Gasteizko PERI-a eta “eskilara mekanikoak”

Gasteizko Alde Zaharraren desitxuraketa prozesua martxan da jada. Etxebizitzaren arazoak eskatzen duen arreta publikoa jomugaz aldatu dela ematen du. Gizarte lehentasunen zerrendan “irisgarritasuna”-ren aferak (accesibilidad) hartu du protagonismoa, eta sinbolismoz kargaturiko eta denon ondare diren kale historiko biren itxuraldaketa gauzatzen ari dira eta hiritar helduak bezala gure hartuemanen espazioen patua gure eskuetan ez balego bezala.

Honenbestez, hiritar pasiboak bezala kategorizatuak gaude udal-hirigintza gidatzen duen logika horren arabera.

Baina, nork ote nahi du, “Corte Ingles” erara planteatutako eskilara mekaniko horiek bada? Proiektu honen gaineko argudioak PERI-aren “Memorian” topa daitezke (post honi lotutako dokumentuan)

Aldezaharrean planteatutako interbentzio urbanistiko orok bestelako errespetua eskatzen du. Descalzos y de puntillas leloa gidatu beharko lukete bertan eskuhartzen duten arkitekto-hirigileen asmo urbanistikoek. Alde Zaharra gasteiztarron bihotza baita, eta horretan egindako zauri bakoitzak denon bihotzean baitu eragina.

mas: halabedi.org

Dejar un comentario