Gasteizko alde zaharrean aldapa mekanikoen aurkako borroka

Gasteizko udalak aldapa mekanikoak jarri nahi ditu alde zaharrean, auzokidei galdetu gabe, auzo elkarte eta gizarte eragile gehienen kontrako jarrera argiarekin; gastua? sei miloi euro (6.000.000 €), aitzakia? turistek eskertuko dute, alde zaharretik ibiltzeko esfortzua errezten baita. Gaztetxea suntsitu aparkalekua egiteko, Burriking eta Mierdonalds pare bat ireki eta badaukagu “la almendra turistic park”.

Bitartean auzo polit eta historia luzea jabedun honetan arazoak gero eta ugariagoak dira. Borregal (Bulevard, eroski pelotazozalearen lan erraldoia) ireki denetik merkataritza txikia itotzear dago, denda, jatetze eta tabernak etengabe ixten dira, betiko. Populazioa zahartzen ari da baina oinarrizko gizarte zerbitzuak oraindik guztiengana ez dira ailegatzen, ehundaka pertsona komunik/dutxarik gabe bizi dira alde zaharran, etxebizitzen espekulazioa etengabekoa da eta utzikeria nonnahi ikus daiteke.

Eta udalak egiten dituen inbertsioak nondik? aldapa mekanikoak, udaltzaingoaren komisaldegia, fatxadak apaintzeko dirulaguntzak -itxurakeria, badakizue, barrutik etxeak erortzear eta sua hartzeko (egurrezkoak dira, argindarra instalazioak zaharrak eta kaskarrak dira) arrisku handiarekin- eta guzti hau auzokoak mespresatuz. Baina gasteiztarrak borrokalari finak dira eta aldapa mekanikoen aurkako ekintzak hasi dira. Manifak, eserialdiak, kazeroladak, poliziekin enfrentamenduak etab izan dira ikusi, entzun eta sentsitu ditugun protesta ekintzak. Ehundaka bizilagun parte hartu dute ekintzetan eta udalak errepresioa besterik ez du erabili. Azken finean alde zaharreko bizilagunek ez dute PP bozkatzen.

mas: siliconlautada

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: