Gasteizko udalak eskabadorak sartu ditu Alde Zaharrean eta lurra altxatzeari ekin dio

Gasteizko Udalak ranpa automatikoz bete nahi du Alde Zaharra. Auzoa moldatzeko osatu duen plan orokorarren lehen neurria da hau. Bizilagunak udalak asmoa azaldu zuenetik obra hauen aurka gertu dira. Gaur goizean eskabadorak Alde Zaharren agetu dira lanak hasteko prest. Gazte mordoa hurbildu da eta eskabadoren artean sartzen ari dira lanak oztopatzeko. Poliziaz josi da ingurua.

Gasteizko Udalak PERI izeneko plana osatu du hiriko Alde Zaharra moldatzeko. Hiria turistei begira egokitu nahi dutela salatu dute hasieratik gasteiztarrek. Horretarako zentru komertzialak, saltoki handiak, lurrazpiko parkin bat eta beste hamaika aldaketa egin nahi dituzte.

Bizilagunak hasiera hasieratik agertu dira Udalaren asmoen aurka. Plan guztiaren 1. zatia Alde Zaharreraino iritsiko diren ranpa mekaniko batzuen eraikuntza da. Gasteizko kale zentrikoenetatik pasa eta Alde Zaharrera iritsiko diren ranpak lirateke.

Duela aste pare bat hasi zituzten plan osoaren 1. zati honen obrak. Bizilagunek ordea zapauztu egin zuten hasiera hau, materiala lapurtu eta halakoak eginez. Ondorioz aste betez obrak gelditu behar izan zituen Udalak.

Atzo ordea berriro hasi zituzten obrak. Gaur goizean eskabadorak sartu dituzte Alde Zaharrera eta lurra altxatzen hasi dira. Jende mordoa bildu da eta berehala ekin diote obrak gelditzeari. Jendea eskabadoren aurrean exeri da obrak gelditzeko asmoz.

Presentzia poliziala handia da uneotan Alde Zaharrean. Txapelgorri nahiz udaltzainak jendea arrastaka eskabadoren aurretik kentzen ari dira. Jendea berriz berriro bueltatzen da eskabadoren parera. Kazeroladak ere egiten ari dira auzotarrak.

mas: gaztesarea.net

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: